Ez da dena teknologia, gauza asko egin ditzakegu teknologiaren beharrik gabe. Hori frogatzeko hainbat adibide aukeratu ditut:
1.- Oso garrantzitsua da noizean behin familiarekin elkartu eta bazkari edo afariren bat egitea, Honek, elkarren berri izateko aukera ematen digu eta momentu polit bat pasatzen dugu guztiok elkarrekin.
2.- Lagunekin gelditzea ere asko gustatzen zaidan gauza da, izan ere, gauza askotaz hitz egiten dugu eta momentu goxoak pasatzen baititugu.
4.- Gainera, bidaiatu ere egin dezakegu. Argaki hau, 1.batxilergoan Italiara egin genuen bidaiakoa da.
5.- Animaliak ere nire bizitzaren parte dira eta beraiekin denbora pasatzea oso gustoko dut. Hona hemen gure txakurretako bat:
6.- Arratsaldean ez dakizula zer egin? Ez dago zure lagun edo familiakide batekin kafetxo bat hartzera joatea bezalakorik.
7.- Asteburu ezinhobea pasatzeko beste aukera bat... kanping-dendak hartu eta gozatzera!!
8.- Arazoak alde batera utzi eta deskonekattzeko modu bikain bat mendira edo txango bat egitera joatea eta dena ahaztea bezalakorik ez da!
9.- Udako egun bero batean baldin bagaude, errekara edo hondartzara joatea da aukerarik onena eta bainutxo bat eman.
10.- Eguraldi txarra egiten duela eta ezin kalera atera? Atera mahai jolasak edo libururen bat eta denbora pasa!









iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina