3.gaia: LANKIDETZA IKASKUNTZA


Web 2.0 eta eskola

Sarea baliabide gazte samarra da, etengabe bilakatzen ari dena. Denbora gutxian web estatiko batetik, non erabiltzaileak paper pasiboa daukan, web dinamiko, parte hartzaile eta elkarlanerakora pasa da, erabiltzaileak bertako protagonista aktibo bihurtzen direnak, edukiak sortzen eta partekatzen, iritzia ematen, parte hartzen, harremanak egiten, etab. Web berri honi Web 2.0 edo web soziala deritzo, eta hezkuntza eremuan aukera asko eskaintzen dizkigu.

Hasteko esan dezakegu hau erabiltzaileen sarea dela, erabiltzaileak aldaketaren protagonistak baitira. Aldaketa bat non datuen sarea, pertsonen sarea bilakatu den, teknologia eta gizartearen arteko elkarreraginen lekua.  Tresna eta aplikazio berriek zerbitzuak eskaintzen dizkiete erabiltzaileei, eta zerbitzu hauek edukia, informazioa eta komunikazioa sortzen dute.

Sarean, erabiltzaile, zerbitzu, baliabide eta tresnek bat egiten dute, elkar eragiteko aukera emanez. Baina hau ez litzateke posible izango tresna teknologiko indartsu, erraz eta eskuragarririk gabe, hortaz web 2.0aren baliabide garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  •         Blog-ak: Onlineko zerbitzu gehienak biltzen dituzte, izan ere, edozein motatako artxibo, zerbitzu eta multimedia erreferentzia onartzen ditu, informazioa helarazten du eta bisitarien iruzkin edo ekarpenen bidez feedbacka egiten du. Gaina, beste blog edo web orrialde batzuekin lotuta dago, horrela blogosfera sortuz, hau da, blog multzoa eta blog horien atzean dauden pertsonen artean sortzen diren harreman multzoak.
  •          Wiki-ak: Horizontalki eta elkarlanean editatzen den tokia, non egilean beraien nabigatzailetik eta denbora errealean, ezagutzak editatu, argitaratu eta sortzen dituzten. Adb.: Wikipedia.

Hauen bitartez, sistema hauek duten konplexutasun teknikoa erabiltzaileentzat gardena da, eta hainbat estilo eta txantiloi eskainiz diseinatzearen lana errazten diete eta edukietan kontzentratzeko.

Informazioa azkar eta erraz eskuratzeko RSS edo Atom bezalako edukien estandarrak ditugu, feeds moduan ezagutzen direnak, eta ezagunena online dagoen Bloglines dena, gure feeds-ekin zuhaitz kate bat antolatzeko eta interneten bidez partekatzeko aukera ematen diguna. 

Web 2.0ko beste kontzeptuetako bat folksonomia edo markatzaile sozialena da. Erabiltzaileek edukiak modu erraz batean sortzeaz gain, hauek gaiaren arabera klasifikatu ditzakete etiketa edo tags-en bitartez (adb.: wikipedia).

Horrela, nabigatzailetik erabilgarri diren zerbitzu eta aplikazioz josita dago. Edozein motatako artxibo eta materialak (bideoak, argazkiak, etab.) gorde eta partekatzeko lekuak, Delicious bezalako tokiak gure gogokoenak gorde, partekatu eta edozein gailu edo tokitik sartzeko aukera ematen diguna, Twiter, Google maps,…

Honek Mashup bezalako kontzeptuak bultzatzen ditu, hau da, beste zerbitzu hauekin elkar eraginean sorturiko zerbitzua. Adibidez: Panoramio, Google Maps-en botereaz baliatzen dena balio gehiagoko funtzionaltasunak eskaintzeko.

Honekin batera komunikabideen kontzeptua aldatu da, guztiak sarean bilduz. Hortaz, pentsa, irratia eta telebista interneten agertzen dira modu dinamiko eta parte hartzaileagoan. 

Web 2.0a osagai sozialean oinarritzen bada eta elkarlana, komunikazioa eta hartu-emanak bultzatzen baditu, eta hezkuntza komunikazioan oinarritzen bada zentzugabea izango litzateke sarearen boterea ez aprobetxatzea, elkarlaneko balioak sustatzeko.


Beraz, web 2.0ak hezkuntza aukera erraldoiak eskaintzen ditu, ezagutu, partekatu, sortu, parte hartu eta erlazionatu hezkuntza helburu garrantzitsuak diren bitartean. 


Habilidades y competencias en la Web 2.0

XXI. mendean zehar Web 2.0 kontzeptuak Interneteko iraultza ekarri du, izan ere, aldaketa handia izan da eta honek abantail ikaragarriak ekarri ditu. Honen ondorioz, erabiltzaileok subjektu aktibotan bihurtu gara; ezagutza sortu, zabaldu eta partekatu dezakegunak.

Horrela izanik, alfabetizazio digitalaren beharra sortu da; testu honetan ikus dezagu Web 2.0 ren alderdiak, tresnak eta aplikazioak. Hala nola, alfabetizazio digitalaren gaian murgilduko gara.

Alfabetizazio digitala: informazioa ezagutzan eraldatzeko trebakuntza da; ezagutza hori kolaborazio elementu bat egitea eta gizartea eraldatzeko erabiltzea da alfabetizazio digitala. 

Bestalde, Web 2.0ren aplikazio bat bilatzaileak ditugu; Interneten informazio zehatz bat bilatzerako orduan oso zaila izaten da nahi duzun informazio hori aurkitzea, izan ere, informazio pila bat dago. Zailtasun horiek ekiditeko, alfabetizazio digitalak barnebiltzen ditu behar diren trebetasunak informazio hori erabiltzeko gaitasuna garatzeko eta garrantzitsua dena soilik erabakitzeko.

Hala nola, informazio hori lortzeko, argitu behar da, Web 2.0 erabiltzeko konexioa eta ordenagailu bat behar dela. Hori izanda, interneteko konexioa dagoen edozein lekutan izango ditugu gure esku hainbat eta hainbat zerbitzu. Web 2.0 ren abantail garrantzitsu bat hurrengoa da: nahi ditugun adina zerbitzu dohakoak direla eta haren helburuetako bat berdintasun bat lortzea da.

Hitz egiten ari garen informazio hori, blogs eta wiki-etan agertzen da askotan; hauek Web 2.0 ren aplikazioak dira.

  •          Blogs: web gune bat da, non erabiltzaile batek edo gehiagok informazioa aldizka txertatzen dute. Erabiltzailea nahi duen gaiaz hitz egin dezake bere blogean eta funtzio desberdinak eman ditzaizkioke askatasunez.
  •          Wiki-ak: web gune kolaboratzaile bat da, non erabiltzaile desberdinek osatu dezakete informazioa, sortuz, editatuz, ezabatuz eta aldatuz. Web gune hauek erabiltzeko interaktiboak, azkarrak eta errazak dira.
Azkenik, informazio hori nola kudeatzen jakin behar dugu, horretarako “folknosomia” edo markagailu sozialak ditugu. Geroz eta hazkuntza handiagoa izaten ari dira, markagailu hauek erabilera desberdinak eskeintzen dizkigute, hona hemen aipagarrienak, markagailuak partekatuz: komentarioak txertatzea, botoak, inportatuu/exportatu, estekak korreoz bidali, notifikazio automatikoak egin, rss-ak edo edukien txertaketak egin, sare sozialak eta taldeak sortu, etab.

 



Aprendizaje colaborativo y TIC


Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) ikasgelan sartzea erabakitzean, gauza asko izan behar dira kontuan, alde pedagogikotik alde teknologikotik baino gehiago. Izan ere, eragin handia izango du erabiliko dugun eredu pedagogikoan.

1.- ELKARLANEAN IKASTEN DUGU ETA  IKASTEN DUGUNEAN ELKARLANEAN ARI GARA

Ordenagailuekin lan egitea erabakitzen dugunean, lehenik eta behin, koerentzia maila egokia erabiltzen ari garen ikusi behar da. Modu ireki, konstruktibista eta kritiko batean nahi baditugu ezagutzak lortu, talde lana, lan banaketa aproposa, kolaborazioa... sustatzen duen heziketa mota bat pentsatu behar da. Gai honen inguruan sortzen den galdera ohiko bat, kolaborazio dinamika bat edo kooperazio dinamika bat planteatzen ari garen da. Zein da desberdintasuna?

1.1.- KOOPERAZIOA- KOLABORAZIOA

Ikaskuntza kooperatzailea: talde txikien barruan egiten den elkarrekintzan datza.
Ikaskuntza kolaboratzailea: honek ez du talde-lana esan nahi, baizik eta, norberak egin behar duen lana talde hori aurrera atera ahal izateko.

Beraz, heziketa kooperatzailean irakaslearen papera funtsezkoa da, izan ere, talde lanerako eginbeharrekoa aurkezten du, behar den informazioa ematen du, metodologia zehatz bat zehazten du eta lana bukatu ondoren espero duen produktua zein den erakusten baitu.
Bestalde, eredu kolaboratzailean, taldeek autonomia handiagoa dute lana nola egin erabakitzeko orduan, eta irakaslea laguntzeko baino ez dago.

            1.2.- IKASKUNTZA KOOPERATZAILEA/ KOLABORATZAILEA. EGOERA PARADIGMATIKOA ETA KONTZEPTUALA. PARADIGMA SOZIO-KONSTRUKTIBISTA

Korronte honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat, prozesu pedagogikoa ulertzeko moduan batez ere, bi puntutan banatzen da. Batetik, ikaskuntza psikologikoaren oinarria eta bestetik, ikasi eta irakastearen prozesua nola ulertzen den.

     Sostengu psikologikoa: paradigma kognitiboa

Jarrera guztiak aztertu behar dira eta kontzeptu guztien arteko eskema bat  lortu. Sortzen zaizkigun ideia guztiek ezaugarri zehatz batzuekin eratutako heziketa ekintza bat burutzen lagunduko digute. Baita erabakiak hartzen, baliabideak aukeratzen... ere.

            1.3.- HEZIKETA SORKUNTZA

Psikologiaren ekarpena eta honen barruan, korronte sozio-konstruktibistak, heziketaren ikuspegi ireki bat eraikitzen lagundu du. Heziketa, ekintza praktikoaren bidezko prozesu bat dela esan genezake, arrazonamendua eta egunerokotasunetik ateratako hizkuntza erabiltzen duena. Gehien bat, gertaera jakin eta aldakorrei (bata bestearekiko desberdinak direnak nahiz eta ingurugiro berdintsuetan gertatu) erantzuten baitie.

            -    Teknologiak, ikasleriaren buruzko-prozesuak eta prozesu-sozialak erraztu behar ditu heziketan, horregatik ikasle-irakasle eta irakasle-ikasleen arteko elkarrekintza sustatu behar du.
            -   Ekintzek ezin dute itxirik egon, hau da, ikasleen inguruko kulturatik abiatutako              prozesuak izan behar dira.
     Edukiek ere ezin dute itxita egon, teknologiak ireki behar dio aukera irakasleari berak erabaki dezan eduki bakoitza zein helburutarako erabili.
     Metodologiak funts etikoetan oinarritu behar du.

2.- DENA OSO ONGI DAGO BAINA, NIK ZER EGIN DEZAKET NIRE GELAN?

Ze ingurune daukat heziketa prozesurako? Nola planifikatu teknologiaren integratzea? Nola ikusten dute nire ikasleek? Eta abar luze bat, edozein hezitzaileek egin beharreko oinarrizko galderak dira.

            2.1.- EREDU BAT CSCL PROZESUAK SARTZEKO: BERSATIDE

CSCL dinamika abian jartzeko BERSATIDE izeneko tresna bat sortu da, zer ekartzen duen honelako prozesu bat martxan jartzea hausnartzen laguntzen duena. Laguntza honen funtsa, lanaren bitartez lortutako esperientzia da. Ondoren, trena honek zenbait pausu proposatzen dizkigu, gogoetan, bilaketan, diseinuan eta baliabidetan oinarriturik daudenak.

    1.fasea: kontestualizatutako azterketa, CSCL aren inguruko hezkuntza errealitatea definitzen duten ezaugarri eta berezitasunen inguruan argitu beharko luke irakaslek.
  2.fasea: topiko eta metodologiaren aukeraketa, CSCL diseinuarekin zerikusia duten aplikazio praktikoaren inguruan zenbait erabaki estrategiko hartu behar lituzke irakasleak.
     3.fasea: baliabide teknologikoen aukeraketa, irakasleak trena teknologikoen aukeraketa bat egin behar luke.
   4.fasea: prozesuaren antolaketa, ekintzen prozesuen sekuentzia, ikasleriaren ebaluaziaren antolakuntza eta ezarritako heziketa planaren antolakuntza.
  5.fasea: ebaluazioaren metodologiaren hautaketa, ze ebaluazio-sistema erabiliko duen irakasleak.
   6.fasea: ekoizpen/garapena, CSCL diseinua posible egiteko behar diren materialak, gaiak, aurkezpenak etab. Irakasleak garatu behar lituzke.
     7.fasea: inplementazioa, CSCLaren aplikazio praktikoa.
     8.fasea: berrikustea, ondorioak ateratzea.

            2.2.- TEKNIKA KOLABORATZAILEAK

Teknika kolaboratzaileak prozesuaren oinarria dira, teknologiak ez du metodologiaren sakontasunean eraginik eduki behar.

Teknika kolaboratzaileen ezaugarriak:
     Irekiak
     Taldekoak
     Prozesuan zein azken emaitzak jartzen dute garrantzia
     Ikasleriaren eta irakasleen arteko koordinazioa sustatzen dute
     Ikasleek sortutako heziketa proposatzen dute

3.- TEKNOLOGIAREN NAHASPILAN BIDE BAT AURKITZEN

CSCLaren diseinuak honako baldintzak bete behar ditu:

     Teknologiaren erabilerak erreza eta eraginkorra izan behar du.
     Materialen, egituren eta edukien berrerabilpena baimendu behar du.
     Pertsonen, talde-kurtsoen eta rolen kudeaketa erraza baimendu behar du, eta ondoren berrerabili.
     Materialak eta informazioak antolatzen lagundu behar du.
     Ikasleriaren ebaluazioa erraztu behar du.
     Kolaborazioan emaitza zehatz batzuen sormena ahalbidetu behar du.
     Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du.
     Tutoretza prozesuak hobetu behar ditu.
     Erabakiak hartzera lagundu eta sustatu behar du.
     Orekatua izan behar du.
     Fase, etapa eta eginbeharren segida bat erakutsi behar du.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina