Portfolioa

Kaixo denoi!!

Ni, Miren Paulerena naiz, donostiarra eta 19 urte ditut. Duela urte pare bat erabaki behar izan nuen ikasi nahi nuena, eta Lehen Hezkuntza aukeratu nuen hainbat arrazoiengatik. Aurten hemen nago, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan 2.maila egiten. 

Ditugun ikasgaien artean hau IKT koa da. Saio praktikoetan blog bat sortzeko eskatu zitzaigun lehen egunean eta hau lantzen aritu gara ordutik eta gabiltza oraindik ere. Hezkuntza gizartean gertatzen denaren islada denez, informatikak eta teknologiak orokorrean izugarrizko garrantzia hartu du azken urteotan. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zait irakasgai hau jorratzea, ondoren, irakasle garenean, funtsezkoa izango baita honen berri izatea eta guzti hau erabiltzen jakitea. 

Hasiera batean, LH ko irakasle batek ze prestakuntza teknologiko behar dituen galdera plantetau zigun irakasleak eta honi erantzuten saiatu ginen, momentuan bururatzen zitzaizkigun ideiak idatziz. Ondoren, taldekide guztiek batera sortutako ideiak batu genituen eta denen artean sarrera bat idatzi genuen. Geroago, Konpetentzia Digitalari buruzko bideoa ikusi genuen eta taldean bildu ginen konpetentzia desberdinei buruz hausnartzeko. Hurrengo egunean, Konpetentzia digitalen inguruko aurkezpenak egin genituen eta IKT ek hezkuntzan betetzen duten funtzio garrantzitsuez konturatu ginen.

Hau guztia lantzean, teknografia bat egin genuen, bakoitzak berea, aurreko galdera erantzun behar ziona, kutsu kritiko batekin betiere. Puzzle teknikaren bidez, gainontzeko ikaskideen teknografiak ikusi eta ebaluatu genituen.

Beste klase batean Lankidetza Web 2.0 eta Hezkuntzari buruzko Prezi bat burutu genuen taldeka lana banatuz. Bukatzean, talde guztiek egindakoa elkarbanatu eta komunean jarri genuen. Azkenik, Web 2.0 ei buruzko aurkezpenak egin genituen taldeka. Aurkezpenen narrazioa ere egin du gure taldeak, youtuben ikusgai duzuena.

Lehenengo saio teorikoan bideo batzuk ikusi genituen, 2. ean berriz, hitzaldi bat izan genuen "irakaslearen konpetentzia digitala hezkuntza sisteman" deiturikoa. Azkenik, Aingeruk azken saio teorikoa eman zigun. 

Blogean zer argitaratzen dugun taldekideei ohartarazteko google plus en bidez partekatu dezakegu.


Hemen uzten dizkizuet nire taldekideen blogak: Leire Martin, Oihana Macazaga, Raquel Muñoz eta Amaia Ruiz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina