2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

ZELATATUA ETA ZELATATZAILEA

panoptico bilaketarekin bat datozen irudiak
Gai honekin hasteko, Jeremy Bnetham-en espetxe eraikuntza azaldu digu Aingeruk. Panoptikoak izena dute espetxe hauek eta hauen ezaugarri nagusiak, batetik, semiesferia itsurako geletan sartuta presoak daude eta bestetik, behatzaileak daude erdian dagoen dorre batean. Transluzidoak (argia sarrera eta irteera bat du) direnez presoek ez dakite inoiz noiz dauden zelataturik eta noiz ez. Honek zerikusi du internetekin guk ere ez baitakigu noiz gauden zelatatuak. 


Gure gizartean, egunero gaude zelatatuak nahiz eta ez konturatu. Horretaz konturatzeko, bideo bat ikusi genuen "Por qué me vigilan si no soy nadie?" deiturikoa. Bideo honetan, Marta  Peirano agertzen da hitzaldi bat ematen eta interneteko aplikazioak edota txartelak edukitzeak dakartzan arriskuez hitz egiten du. Horrez gain, gizon bat nola zelatatzen duten erakusten du. Laburbilduz, uneoro zelatatuak gaudela esaten digu eta hau ekiditen saiatu behar garela arazoetan ez sartzeko.


Trena edota beste zenbait garraio publikoetako geltokietan kamerak egon ohi dira. Horrez gain, gure mugikorrak behin eta berriro bidaltzen du informazioa gertuen duen antenari eta honela non gauden jakin daiteke. Azken honek, gauza positiboak ere baditu, adibidez, norbait mendian edo beste nonbait galduz gero sistema hau erabiltzen dute bilatzeko. Mugikorretako aplikazioetan geroz eta normalagoa da gure lokalizazioa eskatzea edo automatikoki agertzea. Bestalde, txorakeria bat diruditen gauzetan ere kontrolatuak gara, esaterako, suoermerkatuetako puntu-txartela egin aurretik ongi pentsatu beha dugu. Izan ere, honen bidez, gure bizitzaz gauza asko jakin ditzakete, hala nola, gure diru-sarrerak, gure helbidea, zenbat eta zer kontsumitzen dugun... 

Hona hemen beste hainbat zelatatzaileen adibideak:

NORK
NOLA
ERRESISTENTZIAK
FACEBOOK
Jaiotze-data, helbidea, sexua, telefono zenbakia, emaila...
Informaziorik ez ematea, pribatasun neurriak, profil asmatua, ez edukitzea...
KALEKO KAMERAK
Intimitatea kendu

WHATSAPP
Tic bikoitza, informazioaren gordailua, azkeneko konexioa, pro-fileko argazkia, lokali-zatzailea...
Azken konexioa ez ikusteko aukera seinalatu, zure argazkia ez ikusteko aukera...
GOOGLE
Bilaketen erregistroa...
Ghostery, adblock, informazioa ez eman...
PUNTU TXARTELA
Erosketen erregistroa, diru-sarrerak, zer kontsumitzen den...
Ez egin
GPS
Posizionamendua azaltzen du

EGELA
Sarreren kontra
Inor ez sartzea, bat sartzea eta gero dokumentua elkarbanatzea ikaskideei


facebook bilaketarekin bat datozen irudiakOndoren, beste bideo bat ere ikusi genuen, "Las redes y los datos: una perspectiva critica" izenekoa. Honek, sare sozialei buruz hitz egiten digu. Ea Facebooken argazki bat publikatzeak eragiten duenaz jabetzen garen, adibidez. Errazegi onartzen ditugula aplikazioen baldintzak kritikatzen du,  benetan hauen eragina zein den jakin gabe. Gainera, negozio bat egiten dute sare sozialek gure informazioa salduz.


Esan beharra dago, ez garela konturatzen sare-sozialek eta interneteko aplikazio desberdinek dituzten arriskuez. Badakigu hor daudela agian, baina ez diegu jaramon handirik egiten. Honek arazo asko eragin ditzake gure bizitzan. Horregatik garrantzitsua iruditzen zait haurrei eta gazteei zehazki guzti honen berri ematea, izan ere, geroz eta gazteago hasten dira sare-sozialak erabiltzen eta ez dut uste guzti honek ekarri dezakeen guztiaz asko dakiten. Beraz, honen inguruan informazioa ematea funtsezkoa ikusten dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina