2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ARGAZKI ELKARRIZKETA

Konektatu gabe bizi gaitezke?


Hasteko, taldekide guztiak bildu gara eta elkarri norberaren foto-elkarrizketak eta berarekin egindako hausnarketak erakutsi dizkiogu. Ondoren, bakoitzaren garrantziaz eztabaidatzen jardun dugu denbora luzez. Denbora honetan ohartu gara gauza asko egin ditzakegula teknologiarik gabe, hala ere,
taldekide batzuk kostata aurkitu ditute teknologiarekin loturik ez dauden hamar argazki.

Arazo honen zergaitia gaur egungo gizartean txertatuta dagoen teknologiaren erabilpenean oinarritzen da. Gu jaio ginenean eta gure haurtzaroan teknologia ez zegoen hain garatua, ez egunerokotasunean hain barneratua. Bideojokoekin etxean gelditu beharrean, parkera jeisten ginen, mezuak bidali beharrean, etxeko telefonora deitzen genuen,.. Beraz, guk ez dugu gaur egungo haur eta nerabeek adina nabaritu IKT-en eztanda, are gutxiago gu baino helduagoak direnek.


Hala ere, ezin dugu ukatu guregan ere eragin zuzena izan duela azken urteotan. Izan ere, egindako lanaren bitartez ohartu gara gaur egun gure erabilpen teknologikoa biderkatu egin dela, aurreko urteekin alderatuz; ondorioz, aurkeztutako argazki gehienak duela pare bat urtekoak direla, gutxienez.
  
Honek eragina oso nabarmena da haurrengan, adibidez; kaleetan ume asko esku tartean mobila dutela ikus ditzakegu. Baina, hau ez da gaztetxoekin bakarrik gertatzen den arazoa, gaur egun, etxetik ateratzeko ezinbesteko dugu mobila herritar askok eta askok. 

Nahiz eta teknologia berriek abantail asko ekarri, desbantail ugari ere dauzka, esan dugun moduan, kontaktu falta handia, harremanak hoztea, etab. Hau guztia dela eta, utzi mobila patriketan eta bizi bizitza!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina