1.- Hezkuntza sailaren IKT en ibilbidea:
Lehenik eta behin PREMIA PLANA proiektua ezarri zen.
PREMIA I: 2000. urtean ezarri zuen martxan Hzkuntza Sailak, hezkuntza-esparruan IKT ak bultzatzeko helburuarekin. Sare publikoko ikastetxe guztietan aukeratu zuten. Horretarako, zenbait aldaketa edo berrikuntza egin behar izan zituzten eskoletan.
PREMIA II: 2005-2007 urteetan egon zen indarrean. Ikastetxeetako sare lokala gela arruntetara eramateko xedearekin. Hnetarako ere, ikastetxeak egokitu behar izan ziren.
PREMIA III: 2008tik aurrera eman zen. IKT heldutasun-ikastetxeei informatika-ekipamendua eta laguntza-zerbitzuak jartzea zen honen helburua, hau aurrera eraman ahal izateko informatika-ekipamendua berritu behar izan zen.
Ondoren, ESKOLA 2.0 proeiktua agertu zen 2010 eta 2013 urteen bitartean. Lehen Hezuntzako 5. mailatik hasita, Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arte. Helburuak ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bihurtzean zen. Metodologia ere aldatu zen hori gauzatu ahal izateko. Irakasleak ere egoera honetara moldatu behar izan ziren eta IKT dun gaitasunetan trebatzera behartuak izan ziren. Lan dinamikoa, partehartzailea susatatzea ere beste xedeetako bat zen.
SARE HEZKUNTZA GELAN (SGH) proiektua izan zen hurrengoa. Hau da, baliabide digitalak gelan erabiltzea. Irakasleriaren prestakuntza funtsezkoa izan ziren baliabideak gelan erabiltzeko edota sortzeko eta baita material berriak gelan egokitzeko.
Ikastetxe Publikoetan ezartzeaz gain, Itunpeko ikasteteetan ere proeiktu hau aukeratu zuten. Materialen sormenerako eta Irakasleen prestakuntzarako diru-laguntzak eman ziren.
IKT HELDUTASUN EREDUA
EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publiko eta itunpekoei dei egiten zaie, IKT Heldutasuna ziurtagiriak eskura ditzaten.
Maila desberdinak daude:
- Oinarrizkoa: Trebatzean eta erabiltzaen datza (%20-30)
- Erdikoa: Ikastetxeak digitalizatzea (%50-60)
- Aurreratua (%80-90)
2.- Hezkuntza berritzeko zentroak:(CAFIE)
Hauek Euskal Autonomia Erkideko Hezkuntza Berrikuntza eta Formakuntzan laguntzeko zentroak dira.
Sare batean antolaturik daude. Bertan, zuzendariak, aholkulariek eta idazkari-dokumentalistak egiten dute lan. Beste langile batzuk ere geon daitezke, hala nola, logopeda... Aholkularitza-arloa, prestakuntza-arloa eta berrikuntzan, ikerketa eta esperimentazioa dira funtzioak,
3.- Ikasleriaren konpetentzia digitala:
IKASTEKO INGURUNE PERTSONALA (IIP)(PLE)
IKT konpetentzia informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta infomazio hori jakitate bilakatzean datza.
DIGCOMP: Konpetentzia digitalerako gaitasun eremuak.
- Informazioa
- Komunikazioa
- Edukiak sortzea
- Segurtasuna
- Arazoak konpontzea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzerako ikasle guztiek beraien PLE izan beharko lukete. Era berean, baita irakasleek ere. Sortzeko tresna erabilgarria: diigo.