2015(e)ko irailaren 7(a), astelehena

IRAKASLEAK EDUKI BEHARREKO PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOA



Aurreko eguneko klasean Lehen Hezkuntzako irakasleek eduki beharreko prestakuntza teknologikoak zeintzuk diren aztertu genituen. Gaur egun, denetarako erabiltzen dugu teknologia gure gizartean eta horren islada da ikastetxeetan erabiltzen den metodologia berria ere. Azken hamarkadan aurrerapauso handiak eman dira honen inguruan. Orain edozertarako jotzen dugu internetera informazio asko baitago eta errezena baita. Edozein lan egin behar dugula informazioa interneten bilatu, gorde, aldatu eta elkarbanatzen dugu. Eskolan ikasleei bideoak, dokumentalak, filmak... erakusteko ere oso erabilgarria da teknologia. Gauza sinpleak diruditen  horiek ere sartzen dira prestakuntza teknologikoen barruan, fotokopiak egitea, esaterako. Garai batean gurasoekin harremanetan jartzeko modu bakarrak eskutitzen bidez edo telefonoz deitzea ziren, egun aldiz, posta elektronikoa ere badago, erosoagoa dena.

Hala ere, herrialde guztietan ez daude baliabide berdinak horregatik, hemen hain normalak diruditen gailuak eta teknologia beste herrialde batzuetan pentsaezinak diren gauzak izango dira. Beraz, gure jaioterriaren arabera posibilitate batzuk edo beste batzuk izango ditugu.



Nire ustez, berrikuntza teknologikoak baliatu behar ditugu muga batzuen barruan betiere, gehiegi inoiz ez baita ona izaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina