2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena
2015(e)ko irailaren 23(a), asteazkena
PUZZLE TEKNIKAREN BIZIPENA
Puzzle teknikak zertan datzan azaldu dugu taldekideen artean eta baita gure gelan, praktikan, nola funtzionatu duen.
http://oihanamacazaga.blogspot.com.es/2015/09/puzzle-teknikaren-bizipena.html
TEKNOGRAFIA
Ze prestakuntza teknologiko behar du LHko irakasle batek? galderari erantzun diot teknografia bat erabiliz.
2015(e)ko irailaren 16(a), asteazkena
KONPETENTZIA DIGITALA: IRAKURGAIEN TALDE HAUSNARKETA
Hona hemen gure taldeak gaurko klasean kopetentzia digitalei buruzko aurkezpenak entzun ondoren ateratako ondorioak:
http://oihanamacazaga.blogspot.com.es/2015/09/gaurko-klasean-kopetentzia-digitalei.html
http://oihanamacazaga.blogspot.com.es/2015/09/gaurko-klasean-kopetentzia-digitalei.html
2015(e)ko irailaren 14(a), astelehena
KONPETENTZAI DIGITALA
Ikus-entzunezko konpetentzia
- Filmen garrantzia
- Sexismoa jokoetan
- Produktuen publizitatea
Konpetentzia teknologikoa
- Tresnen erabilera
IKT tresnak
- Gaur egungo arriskuak
- Tresnak
Hiritar digitala
- Haurrei irakatsi
Konpetentzia informazionala
- Bilatu
- Gorde
- Eraldatu
- Partekatu
- Adibideak
Konpetentzia digitalari buruzko bideoa ikusi eta gero taldean bildu gara eta konpetentzia desberdinei buruz hausnartu dugu.
Gaur egun, ikus entzunezko konpetentzia ikasgelan geroz eta gehiago garatzen da, izan ere, tresnen erabilera ugaritzen den heinean, ikasgaiak ikus entzunaren bidez landu daitezke. Adibidez, informazioa dokumental zein filmen bitartez beregana dezakegu. Hala ere, ikus-entzunezko konpetentzian sexismoa azpimarratzekoa da, joko zein filmetan mutikoak goraipatzen dira, maiz salbatzaile moduan agerraraziz. Gainera, joko baten izena “gameboy” da, beraz izeneraino ere sexismoa agertzen da. Mutikoentzat soilik al dira jokoak?
Tresnen erabilera ikasgelan ez ezik etxean ere irakatsitako zerbait izan beharko litzateke, haurrek eskuratzen dituzten konpetentzia teknologikoak egokiak izan daitezen. Konpetentzia teknologikoa, izan ere, IKT-ak diren tresna guztien erabileran datza, telebista piztetik webgune bateko orrialde bat sortzeraino. Horregatik iruditzen zaigu horren garrantzitsua konpetentzia teknologiaren inguruko heziketa arduratsua izatea.
IKT tresnak geroz eta ohikoagoak dira ikasgelan, ikastetxe guztietan dago ordenagailu gela bat eta beste zenbaitetan ordenagailuak dituzte liburuak beharrean. Horrez gain, arbela elektronikoak ere sartzen ari dituzte eskoletan. Aurrerakuntza hauekin errazagoa da informazioa bilatzea, bideoak ikustea, zenbait lan egitea etab. eta haurrei askotan erakargarriagoa egiten zaie ordenagailuarekin jardutea.
Honek guztiak, ordea, badu bere alde txarra ere eta arriskutsua izan daiteke. Arriskuei buruz informatu behar ditugu ikasleak. Zer eragin eduki ditzaketen internetera igotzen ditugun edukiek, adibidez.
Hiritar digitala konpetentziari dagokionez, hurrengoa hausnartu dugu; gaur egun oso garrantzitsua da ikasleei teknologia munduari buruzko informazioa ematea, arriskuak azaltzea, babestea eta erabilpen egokia bermatzen ikastea. Horretarako irakasleek ikasleei hiritar digitalak izaten irakatsi behar diegu. Horretarako, pentsatu dugu eskolan hainbat klase ematea konpetentzia hau barneratzeko; klase horietan gai desberdinak landu daitezke, baina batez ere etorkizunera begira hiritar digital egokiak izateko ezaugarriak azaltzea da helburua.

Konpetentzia informazionala, informazioa bilatu, gorde, eraldatu eta partekatzean datza. Adibidez, eskola batean burutzen den proiektu bat partekatu ondoren, beste eskola batek informazio hori erabil dezake. Gaur egun, informazioa beste era askotara erabil daiteke, eta bereziki partekatzea.
2015(e)ko irailaren 7(a), astelehena
IRAKASLEAK EDUKI BEHARREKO PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOA
Aurreko eguneko klasean Lehen Hezkuntzako irakasleek eduki beharreko prestakuntza teknologikoak zeintzuk diren aztertu genituen. Gaur egun, denetarako erabiltzen dugu teknologia gure gizartean eta horren islada da ikastetxeetan erabiltzen den metodologia berria ere. Azken hamarkadan aurrerapauso handiak eman dira honen inguruan. Orain edozertarako jotzen dugu internetera informazio asko baitago eta errezena baita. Edozein lan egin behar dugula informazioa interneten bilatu, gorde, aldatu eta elkarbanatzen dugu. Eskolan ikasleei bideoak, dokumentalak, filmak... erakusteko ere oso erabilgarria da teknologia. Gauza sinpleak diruditen horiek ere sartzen dira prestakuntza teknologikoen barruan, fotokopiak egitea, esaterako. Garai batean gurasoekin harremanetan jartzeko modu bakarrak eskutitzen bidez edo telefonoz deitzea ziren, egun aldiz, posta elektronikoa ere badago, erosoagoa dena.
Hala ere, herrialde guztietan ez daude baliabide berdinak horregatik, hemen hain normalak diruditen gailuak eta teknologia beste herrialde batzuetan pentsaezinak diren gauzak izango dira. Beraz, gure jaioterriaren arabera posibilitate batzuk edo beste batzuk izango ditugu.
Nire ustez, berrikuntza teknologikoak baliatu behar ditugu muga batzuen barruan betiere, gehiegi inoiz ez baita ona izaten.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)